XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FNLC HISTORIKOAK KORSIKATIK ALDEGITEKO AHOLKATU DIE FRANTSES JANDARMEN SENIDEEI
Speroneko golf instalazioei eraso egin die komando batekAtentatu bat gertatu zen atzo Speroneko golf eraikinean.
Ordu batzuk lehenago, FLNC historikoak frantses agintariak mehatxatu zituen eta Korsikan dauden jandarmen familiei aldegiteko aholkatu zien.
Allande Sokarros /
BONIFAZIU hiritik (Korsika Garaia) hurbil diren Speroneko golf instalazioen zaindaritza etxea erabat suntsitu zuen atzo goizean komando batek eginiko atentatuak.
Burua estalita eta armak eskuetan zeuzkaten bost lagun zaindariaren etxera hurbildu eta han zeudenei ateratzeko agindu zieten.
Eraso egileetatik bik barnean zirenak egoitzatik urrundu bitartean, beste hirurek lehergailuak jarri zituzten etxebarruan.
Eztanda minutu gutxira gertatu zen, komandokideek aldegiten zuten bitartean.
Leherketak oso kalte handiak eragin dizkio zaindariaren etxeari.
Espero bezala, ekintza hau atzo arratsaldean hartu zuen bere gain FLNC historikoa erakunde armatuak.
Ordu batzuk lehenago, FLNCk izenpetuta zen agiri bat banatu zuten hedabideen artean.
Bertan erakunde klandestinoak dioenez,
Agiriak nabarmentzen duenez,
Korsikan ekintza indartsuagoak iragartzearekin batera, FLNCk zera gehitu zuen:
Iragan irailetik, FLNC historikoak Frantzia kontinentalean gertatutako zortzi atentatu hartu ditu bere gain.
Herenegun arratsaldeko agirian, ordea, ez zuen ezer erraten Nizan abenduaren 3an izandako bi atentatu saioez, Aduanako eta Itsas Arazoetako itsasontzien aurka egindakoez, hain zuzen.
Hala ere, bi saio hauek korsikar erakunde klandestinoaren gain jar daitezkeela pentsatzen dute adituek.
Korsikako auziaz eta FLNCren jarrera honez zer iritzi dion galdetu zioten atzo Jacques Toubon Justizia ministroari eta honek adierazi zuen
Kontu honetaz, hala ere, Jacques Chirac Errepublikako lehendakariak bere iritzia emango zuela espero zen TF1 telebistan atzo arratsean egindako adierazpenetan.